2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata

Arratsalde on! Euskaren eguna heltzear dago!

Arratsalde on!
Aurten berandu samar goaz, baia ongi etorriak beste kurtso batera!
Dagoeneko  batxilergoko ikasleok azterketak amitzen gabiltza eta bigarren hezkuntzakoak, ostera, gutxi barru hasiko zarete.
Institutuan berriak zaretenoi jakinarazi gura dizuegu blog honetan, Normalkuntzako ikasleen esku, institutuan egingo diren eta Bizkaia mailan euskarekin zer ikusia duten ekintzen berri izango duzuela.
(Normalkuntza batzordea euskara sustatzeko sortu izan den taldea da)

Beraz, kurtsoari hasiera emateko esan beharra dugu abenduaren 3an EUSKARAREN EGUNA ospatuko dala baia domeka denez, institutuan barikuan egingo dogula (abenduak, 1,)

Beraz, ideiarik edo proposamenik izanez gero, bidal diezazkigukezue 
garbinealmanza@uribarribhi.com
davidmartinez@uribarribhi.com
olivafernandez@uribarribhi.com
oierantunano@uribarribhi.com

Dena den, asteburuan gozatzeko hemen utziko dizuet Hesian taldearen bideoklip barria!

2017(e)ko apirilaren 9(a), igandea

Korrika 2017

Pasaden ostiralean Korrika Basauritik pasatu zen. Basauritar askorekin batera, Uribarri institutuko ikasle eta irakasle batzuk kaleetara atera ginen euskararen alde korrika egiteko.
Eskeerik asko parte hartu zenuten guztioi benetan. Hurrengo urratsa euskara kaleetara eramatea da, ez soilik egun berezietan baizik eta egun guztietan. Basaurin ere, euskararen alde!!!
Hemen uzten dizuet korrikaren bideoa jadanik zuen emailean duzuena.
https://drive.google.com/drive/folders/0BxZ7akffkibYMXpnNzgtbzduZDg?usp=sharing

2017(e)ko urtarrilaren 31(a), asteartea

CIC Energigune

CIC energiguneko laborategian, BegoƱa Acebedorekin

Arratsalde on,
Atzo lehenengo Batxilergo ikasle batzuk, Gazteizera joan ginen maiatzean ospatuko den zientzia azokan aurkeztuko dugun proiektu bati buruz informazio gehiago jakiteko. Oso ondo egon zen gure ustez. Oso jatorrak izan ziren gurekin laborategiak erakusten eta haien lana azaltzen.
Aurkezpen txiki baten ostean, laborategira joan ginen eta han pila batzuk baita jostailusko kotxe bat martzan jartzea lortu genuen. Erraza dirudi, baina zer pentsatuko zenukete autoa magnesioz, zentimozko txanponez eta ozpineko disoluzio batekin eginda zeuden pilekin pizten bazen?
Hemen uzten dizuet laborategian egindako argazkia.