2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Zer dugu helburu?

Talde honek hainbat urte darama institutuan. Ikasle desberdinak izan arren, helburu berdina mantentzen da.
“Gure helburu nagusia euskara sustatzea da; era batean, gazteok euskara hizkuntza bezala  ikustea eta ez klaseko irakasgai bat balitz bezala. Dena den, jendea mugitzea oso zaila iruditzen zaigu eta laguntza eskasa dela nabaritzen da”.

Batzordetik, jendea animatzen dugu gutxienez euskarari aukera emateko. Institutuan euskara sustatzeko ideiarik baldin baduzu, iradokizunetan utzi. Mila esker

1 iruzkin:

  1. Oso ideia ona. Bagabiltza bigarren hiruhilabeteko proposamenak aztertzen. Pasatuko dizkizuegu. Mila esker benetan

    ErantzunEzabatu