2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Zer dugu helburu?

Talde honek hainbat urte darama institutuan. Ikasle desberdinak izan arren, helburu berdina mantentzen da.
“Gure helburu nagusia euskara sustatzea da; era batean, gazteok euskara hizkuntza bezala  ikustea eta ez klaseko irakasgai bat balitz bezala. Dena den, jendea mugitzea oso zaila iruditzen zaigu eta laguntza eskasa dela nabaritzen da”.

Batzordetik, jendea animatzen dugu gutxienez euskarari aukera emateko. Institutuan euskara sustatzeko ideiarik baldin baduzu, iradokizunetan utzi. Mila esker

2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Manikien erronka

Gabon!!
Hemen uzten dizuet euskararen egunerako egin genuen manikien erronka, normalkuntza batzordeko ikasle eta iraskaleei esker.
Gogoratu euskara ez dela abenduak 3an soilik hitz egiteko, euskara bizi modu bat da!

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Passion for knowledge

Pasaden aztekenean, lehenengo batxilergoko ikasle batzuk Passion for Knowledge hitzaldira joan ginen. Han zientziako hiru jeniokin (Dame Jocelyn Bell Burnel, Claude Cohen-Tannoudji eta Martin Karplus) egoteko aukera izan genuen. Hasieran, aurkezpen labur bat eman ziguten. Gero, galderak egiteko unea izan genuen. Gure ikasle batek, galdera bat egiteko zortea izan zuen be! Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen materia beltzari, atomoen energía zinetikoari edota energía beltzari buruz.
Zientzia gustatzen zaizuenentzat, jakin ezazue jenio handiek ere okertzen direla. Baina guri behin eta berriz saiatzea garrantzitsuena dela azpimarratu ziguten. Orduan badakizue, eutsi gogor!!!


Kurtso berria

Urte berri on ikasleak!!
Badakigu oraindik 2016an gaudela baina guretzat, ikasle eta irakasleentzat, kurtso berria urte berria izan ohi da. Urte bat gehiago hemen gaude informazioa emateko, jokuak egiteko eta ondo pasatzeko prest!!!

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

Bideo lehiaketa

Pasaden astean bideo lehiaketako saria eman genion Garbiñeri. Hemen daukazue bere bideoa.

2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Bentako jaiak!!

Azterketak,  klaseak... Hainbat gauza jairik izan gabe. Baina lasai, asteburu honetan Bentako jaiak jarraitzen dute.
Arratsaldean zehar, antzerkiak eta umeentzako ekintzak egongo dira eta gauean Basauriko hainbat musika taldeen arteko kontzertuak egongo dira.

2016(e)ko maiatzaren 15(a), igandea

Zuztarluze irabazleak

Jakinarazi genizuen bezala, ostiral honetan zuztarluzeko finala ospatu egin zen Sozial Antzokian. 29.373 punturekin irabazi zuten Nereak eta Helenak, Irantzuren (Honat música taldearen abezlaria) laguntzarekin.

2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Zuztarluze

Gaur zuztarluze finala ikusi nahi baduzue, Sozialeko leihatilean Uribarri institutuko ikaslea zarela esan behar duzu, 18:00etan hasiko da eta gorriz joatea beharrezkoa da.

Sorte on neskak!!

2016(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

Zuztarluze

Arratsalde on!!
Gogoratu nahi dizuegu ostiral honetan zuztarluze finala jokatuko dela hemen Basaurin. Badakizue, joan zaitezte Social Antzokira eta Uribarri institutoa animatzeko aukera izango duzue!!

2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

Basauriko jarduerak 2016

Kaixo, hemen daukazue Basauriko eta San Migueleko gazteguneen jarduerak
12 eta 17 urte bitarteko gazteak

Maiatzak 6 (Basauri eta San Miguel) Latatxo Gaztea Erakusketa
Latatxo proiektuko kamerekin argazkien erakusketa prestatuko dugu.
Maiatzak 14 (B) eta 21 (SM) Kirola eta estereotipoak
Kirola eta estereotipoei buruzko solasaldia.
Maiatzak 28 (B) eta 29 (SM) Ping-Pong Txapelketa
Erakutsi zure abilezia palekin eta irabazi kirol-materiala.

Ekainak 11 (B) eta 4 (SM) Bonba pizza tailerra
Tailer honetan pizza bereziak prestatuko ditugu.
Ekainak 24 (B) Gymkana Basozelaiko Jaietan
Taldeka, gaindi itzazue hainbat proba.

Uztailak 1 (B)eta 8 (SM) Ur Gymkana
Hainbat ur jokotan jolastuko gara. Busti zaitez!
Uztailak 9 (B) eta 2 (SM) Napolitana tailerra
Napolitanen hainbat errezeta prestatuko ditugu.
Uztailak 16 (B) eta 24 (SM) Irabiaki tailerra
Izozki irabiakiak udako beroari aurre egiteko.
Uztailak 24 (B) eta 16 (SM) Bisera tailerra
Diseina ezazu zeure bisera nahi erara.

Informazio gehiago: zirtzart@basauri.net

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Ongi etorriak!!!

Kaixo!!!!!
Ongi etorriak Normalkuntza Batzordeko blog berrira.
Blog honetan normalkuntza batzordeko berriak jakiteko aukera izango duzue eta gazteentzako aukerak jakiteko leku aproposena.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Astero zerbait idatziko dugu eta zuek  zerbait idatzi nahi baduzue bidali ezazue mezu bat gure helbidera.
gazteanormalkuntza@gmail.com